top of page
Uribasterra irratia

​

Pixkanaka haziz doan irrati librea dogu hauxe. Bizkaiako Arrieta herrian kokatuta dauen uribasterra baserrian dauka bere ernamuina. Bertan bizi garen kideon motibaziotik abiatuta hasiera batean, baina epe ertainean herrira zabaltzen hasteko asmoa duena.

"ORTUKO
UHINAK ZABALTZEN"

Arrietako plazan hileko lehen domeketan egiten den azokaren zuzeneko jarraipena burutuko duen txokoa (elkarrizketak, bezeroen iritziak, gonbidatuen txokoa eta gehiago).
bottom of page